Bihi osoko arroz
Itxura
Bihi osoko arroza, edo osoko arroza ere deitua, azalik gabeko arroza da, kanpoaldeko azala edo gluma, jangarria ez dena, besterik ez zaiona kendu. Hozi osoa mantentzen du gordetzen duen zahi geruzarekin, kolore marroi argia ematen diona.
Arroz zuriak baino nutrizio-balio handiagoa du, zahiak hainbat elementu batiitu: zuntza, B1 bitaminak (tiamina), B2 bitaminak (erriboflabina), B3 (niazinamida), D bitamina, burdina, magnesioa, kaltzioa eta potasioa, arroz zuria jasaten duen ehoketa prozesuan galtzen direnak. Osoko arrozak hozia ere mantentzen du, proteinak eta gantz-azidoak ematen dituena, baita ere, aleuronen geruza ere, arteriosklerosiaren eta hipertentsioaren garapena eragiten duen angiotentsina ezabatzen duten elementuak dituena.